AZPEA GORRIA - Azpea
0,75 zl.
AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIAKO BAZKIDEEK
%10eko DESKONTUA dute PRODUKTU GUZTIETAN. Horretarako goiko menuan "bazkideentzako prezioa" hautatu beharra dago.
ORDAINKETA zuzenean BAZKIDE KONTU KORRONTE ZENBAKITIK egingo da, produktuak entregatu ondoren.
EROSKETA UNITATEA: 0.75 litroko botilak
EKOIZLEA: AZPEA UPATEGIAK . Nahiz eta Plinio Zaharraren esanetan, Irunberri / Lumbier Ka I. mendeaz geroztik mahastizaintzari lotutako herria izan, laborantza mota honek beherakada oso nabarmena jasan zuen XX. mendean. Halaber, Javier Fonsecaren familiak jaitsiera berbera ezagutu ondoren, 1987 urtean mahasti berriak landatzea erabaki zuen. Laster konturatu zen produktu kimikoen erabileraren zentzugabekeriaz, eta 1991z geroztik ekoizpen ekologikoan lan egiten hasi zen, hasiera batean bere mahatsa tokiko kooperatibara saltzen. Azkenik, 2000. urtean izan zen Azpea upategia sortu eta merkaturatzeko bere ardoa ekoizten hasitako urtea. Soroekiko eta ardogintzarekiko maitasuna eta ardura hau etxean jasotako kultura tradizionalaren ondorioa dira, eta gaur egun 19 lursailetan banatutako bere 16 hektareako mahastietan erabiltzen dira. Nafarroan nekazaritza ekologikoaren aitzindaria izan ondoren 2005ean biodinamikaren aldeko apustua egin zuen, kalitatea eta produktuaren berezko izaera bultzatzeko. Bere asmoa Nafarroako benetako ardoa egitea eta bere lurraren zaporea ohoratzea da, modu honetan kontsumitzaileekin duen konpromisoa erakutsiz. .
BANATZAILEA: Biba Ardoak, euskal mahastizain ekologikoen kooperatiba
JATORRIA: Irunberri (Nafarroa)
DISTANTZIA: 188 km
DESKRIBAPENA: Ardo gorria.
Barietateak: Garnatxa beltza