Zereale eskaintza zabala
EKONOMATUA, Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektu berria da,
bizitzeko, elikatzeko, tokiko ekonomia sustatzeko, ekologikoak eta tokikoak diren
elikagaiak eta produktuak erosteko eta kontsumitzeko eraldaketa gune berri bat
Ikasturte berriari berritasunekin ekin nahi izan diogu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako ekonomatuan. Online erosketak berriz ere abiarazi ditugu, etxez-etxeko banaketa zerbitzuarekin. Eskaerak igande gauera arte egin ahal izango dira webgunean, eta hurrengo asteazken-ostegun-ostiralean hitzartuko da entrega eroslearekin.
Etxerako banaketaren kostua:
Aiaraldea Kooperatibako BAZKIDEEK DOAN izango dute etxerako banaketa Laudio ez den udalerrietan, beti ere 30 euroko gutxieneko erosketa egiten denean (gutxieneko zenbatekora iritsi ezean, 3 euro kobratuko dira etxera eramateagatik). Laudion etxerako zerbitzua eskatzen duenak 3 euroko kostua ordaindu beharko du.
Kooperatibako BAZKIDE EZ DIRENEK ERE DOAN izango dute etxerako banaketa zerbitzua, baina hauen kasuan gutxieneko erosketa 50 eurokoa izango da (gutxieneko zenbatekora iritsi ezean, 5 euro kobratuko dira etxera eramateagatik).
Horretaz gainera, Laudioko Abasto Plazako 6. zenbakian (Basalarrinaren lokalean) kokatzen den denda ere EGUNERO IREKITZEA ERABAKI DUGU, gure erosketak modu arduratsuan, ekologikoan eta tokikotasunean egiteko erraztasunak emateko Aiaraldeko herritarrei. Hartara, denda irekita egongo da egunero (igandeetan salbu), arratsaldez beti, eta ostegun eta larunbatetan goizez ere.
Denda ordutegia:
Astelehenak: 17:00-20:00
Astearteak: 17:00-20:00
Asteazkenak: 17:00-20:00
Ostegunak: 10:30-14:00 // 17:00-20:00
Ostiralak: 17:00-20:00
Larunbatak: 10:00-14:00
Igandeak, itxita
AIARALDEA KOOPERATIBA ELKARTEKO BAZKIDEEK, %10eko deskontua dute produktu guztietan, baina horretarako produktuak hautatzean "bazkideentzako prezioa" hautatu beharra dute. Eskaeren kobrantza automatikoki egingo da erosketa entregatutakoan bazkide kontu-korronte zenbakian.
KOOPERATIBAKO BAZKIDE EZ DIRENEK aldiz, ez dute deskonturik produktuetan ("ez bazkideentzako prezioa" hautatu beharra dute ezinbestean produktuak hautatzean). Erosketa kreditu txartel bidez ordaindu beharko dute). Kooperatibako bazkide izatean interesa baduzu, hemen topatuko duzu informazioa (urtean 50 euroren truke egin zaitezke Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkide).
gehitu ditugu gure dendara!
Barazki ekologikoen kontserba eskaintza handia gehitu dugu ekonomatura; tomate frijitua, birrindua, piperrada, garbantzu zein indaba naturalak, ziazerbak, txanpiak, sagar-konpota...
Aiaraldekoak, Euskal Herrikoak eta Espainia hegoaldeko fruta eta barazki eskaintza zabala.
Grapat enpresa katalanaren banatzaile izango gara aurrerantzean
Kilogramo bateko formatuan salgai jarri ditugu hainbat fruitu lehor, denak nekazaritza ekologiko zertifikatukoak.
Eskaerak soilik Aiaraldea eskualdean banatzen ditugu (Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Okondo, Artziniega, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollo). Eskualdetik kanpoko eskaeren kasuan, eskatzailea hurbildu beharko da herri hauetako batera erosketen bila.
Laudion kokatutako KOT NATURA ere ekonomatuko eskaintzara batu da, 2020 denboraldiko hainbat kamiseta, izerditako eta osagarri eskainiz. Kamiseta edo izerditakoak eskatuz gero, zurekin harremanetan jarriko gara talla zehazteko.
Gosaritarakoak, nahiz kozinatzekoak: cous-cousa, kinoa, soja testurizatua, arto-bolatxoak, corn flakesak... Kiloko formatuan eta 500 gramokoan.
EUSKAL HERRIKO ARDO EKOLOGIKO, BIODINAMIKO ETA NATURALAK. Gure ardoez gehiago jakin nahi baduzu, eta ardo horiek sortu ditugun mahastizain eta ardogileak ezagutu nahi badituzu, gure katalogoa deskarga dezakezu.
Vandana Shiva ekintzaile ekofeminista
Eta gozatu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkideentzako zerbitzu eta deskontuez! Ekonomatuko erosketa guztieta %10eko deskontua
Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren egoitza soziala izango da. Ildo eta proiektu guztien aterpe: ekonomatua, haur eta familientzako espazioa, bilera gelak, bulegoak, sukaldea, taberna, oholtza, kamerionoak, plaza irekia...
- Informazio gehiago nahi baduzu idatziguzu
Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren energia horniketa guztia
GOIENER Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibaren bidez egiten dugu.
Bazkide eta erabiltzaileak gonbidatzen ditugu Goienerreko bazkide egin,