LURREKOA - Beltza - Candido Besa
75 zl.
AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIAKO BAZKIDEEK
%10eko DESKONTUA dute PRODUKTU GUZTIETAN. Horretarako goiko menuan "bazkideentzako prezioa" hautatu beharra dago.
ORDAINKETA zuzenean BAZKIDE KONTU KORRONTE ZENBAKITIK egingo da, produktuak entregatu ondoren.
EROSKETA UNITATEA: 0.75 litroko botilak
EKOIZPEN MOTA: Ekologikoa
EKOIZLEA: Candido Besa upategia
JATORRIA: Mainueta, 19. Eskuernaga (Arabako Errioxa)
DISTANTZIA: 99 km
DESKRIBAPENA:
Elaborazioa: Lurra errespetuz eta ekologikoki lantzen dugu eta 2008. urtetik horrela lortutako mahatsekin ardo ekologikoa ekoizten dugu. Mahats aleak osorik daudela hartzidura alkoholikoa eta beratze karbonikoa batera ematen dira. Gero oinekin zanpatu eta negua pasa eta gero, botilaratua. Urteko ardo freskoa, fruta usain eta zaporea, leuna eta atsegina.
Barietateak: Tempranillo 90% eta Viura 10%.
Dastatze fitxa: Pikota kolorea (gerezi iluna) eta ertz bioleta. Sudurrean basoko fruitu usainak, masusta, magurdia, andere mahatsa, bukaeran erregaliza agertzen delarik. Ahoan leuna, afrutatua, txinparta puntu batekin, iraunkorra eta atsegina, atzeko gustuak fruta eta erregaliza ekartzen dizkigu gogora.