KUTTUNA - Beltza - Candido Besa
75 zl.
AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIAKO BAZKIDEEK
%10eko DESKONTUA dute PRODUKTU GUZTIETAN. Horretarako goiko menuan "bazkideentzako prezioa" hautatu beharra dago.
ORDAINKETA zuzenean BAZKIDE KONTU KORRONTE ZENBAKITIK egingo da, produktuak entregatu ondoren.
EROSKETA UNITATEA: 0.75 litroko botilak
EKOIZPEN MOTA: Ekologikoa
EKOIZLEA: Candido Besa upategia
JATORRIA: Mainueta, 19. Eskuernaga (Arabako Errioxa)
DISTANTZIA: 99 km
DESKRIBAPENA: (15% Vol.) | Bordeauxeko 2011ko Challenge International du Vinen Zilarrezko Domina
Elaborazioa: Ardo hau, etxeko mahastirik zaharrenetan aukeratutako Tempranillo mahats hoberenen bihotzetik aterea da. Beratze karbonikoaren bitartez egina, hamabi hilabetez ondu da upeletan, hartzidura alkoholikoaren azkena eta hartzidura malolaktikoa eginez bertan.
Dastatze fitxa: Dastatze fitxa: Kolore gorri pikota bizikoa, ertza bioleta. Basoko fruituen usain sarkorra erregalizaren ukitu arinarekin eta egur usaina egoki agertzen du. Ahoan borobila eta orekatua.