K@ntu k@ntari Aiaraldean CD-liburua

    15,00 € 15,00 € 15.0 EUR

    12,40 €

    Option not available

    This combination does not exist.

    Saskira gehitu


    Banaketa Aiaraldea eskualdera mugatuko da (Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Okondo, Artziniega, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollora). Eskualdetik kanpoko eskaeren kasuan, eskatzailea hurbildu beharko da herri hauetako batera erosketen bila. 

    AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIAKO BAZKIDEEK

       %10eko DESKONTUA dute PRODUKTU GUZTIETAN. Horretarako goiko menuan "bazkideentzako prezioa" hautatu beharra dago.

       ORDAINKETA zuzenean BAZKIDE KONTU KORRONTE ZENBAKITIK egingo da, produktuak entregatu ondoren. 

     

    AURRESALMENTA:  CD-liburua abenduaren 18an kaletatuko da, baina dagoeneko erosgai dago, aurresalmentan (produktua abenduaren 18tik aurrera eskuratu ahal izango da). 


    DESKRIBAPENA:  10. urtemuga dela eta, egitasmo berria aurkeztu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak: "K@ntu-k@ntari Aiaraldean" liburu diskoa. Eskualdeko 9 herrietako gertaerak kantu bihurtu dituzte, historiako pasarteak jasota batetik. Bestetik, abesti bakoitza ilustrazio eta testu batekin hornitu dute. Hala, tokiko kontuak eta kantuak bildu dituzte 50 orrialdeko disko-liburuan


    BIDALKETA GASTUAK: 
     CD-liburua erosi edo (Kooperatibako bazkidea bazara) erreserbatu ezkero, abenduaren 18tik aurrera eskuratzeko bi aukera daude: 

    · Laudioko Abasto plazan kokatutako Ekonomatuan jasotzea (bidalketa gasturik gabe)

    · Etxera posta arruntez bidaltzea: Horretarako ezinbestekoa izango da bidalketa zerbitzua ere zure erosketa saskira gehitzea. Bidalketaren kostua 4 eurokoa da. 


    EKOIZPENA: Kokoriko-Aiaraldea Ekintzen Faktoria.

    ABESTIAK: 

    1. Artearen sustraiak (Artziniega)

    2. Lezeagako sorginak (Laudio)

    3. Mariaka indartsua (Amurrio)

    4. Espartero ipurdi-bero (Arakaldo)

    5. Suaren bueltan  (Okondo)

    6. Mugan jausi (Urduña)

    7. Txintxarrien barruan (Aiara)

    8. Kirikiñausi (Orozko)

    9. Eguen zuri (Arrankudiaga-Zollo)

    10. Xanduli-manduli (Aiaraldea)

    EGILEAK: 

    Musika: Igon Olaguenaga eta Egoitz Uriarte

    Hitzak: Izar Mendiguren Cosgaya

    Parte-hartzaileak: Aiala Mendieta, Irati Mendiguren, Malen Atxa, Jurgi Ibarretxe, Xabier Basterra, Igon Olaguenaga, Egoitz Uriarte, Flor Inza, Igor Arzuaga, Ibon Koteron, Gurene Grande, Okher eta  Mikel Barros. 

    Ilustrazioak eta maketazioa: Eider Garcia

    Testuak: Anuntxi Arana, Jose Angel Aramendi, Joseba Egiguren, Xabi Zalbide, Julene Onaindia, Felix Mugurutza, Nekane Otsoa, Aketza Merino, Txomin Eguiluz, Jabi Aspuru eta Izar Mendiguren.