Iturburuko gatz errota probentzako belarrarekin - Añanako Gatza
75 gr.
AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIAKO BAZKIDEEK
%10eko DESKONTUA dute PRODUKTU GUZTIETAN. Horretarako goiko menuan "bazkideentzako prezioa" hautatu beharra dago.
ORDAINKETA zuzenean BAZKIDE KONTU KORRONTE ZENBAKITIK egingo da, produktuak entregatu ondoren.
EROSKETA UNITATEA: 75 gr
EKOIZPEN MOTA: Artisaua eta naturala
EKOIZLEA: Añanako Gatza Gesaltza-Añana herri arabarreko Gatz Harana (Euskal Herria) leheneratze prozesu bete-betean dagoen ezohiko paisaia da, hamaika larrain, kanal, putzu eta biltegiz osatua. Bertan munduko gatzik onenetariko bat ekoizten da: Añanako Gatza, iturburuetatik datorren gatzunaren lurrunketa naturalaren emaitza. Bere kristalizatzeko era hiru faktoreren ondorioa da: eguzkia, haizea eta gatzarien teknika tradizionalak. Añanako Gatzaren bermerik onena kontsumitzaileen fideltasuna da; bai eta sukaldari ugariren babesa ere, izan ere, beren jatetxeetan erabiltzeaz eta haren kalitatea sustatzeaz gain, Añanako gatzagak leheneratzeko egiten ari den lanaren berri zabaltzen laguntzen dute. Gatz Haranak Kultur Ondarearen Europako Batasuna Sari Berezia / Europa Nostra 2015 Saria jaso zuen eta 2018. urtean Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) Mundu Mailako Nekazal Ondare Sistema Garrantzitsu izendatu zuen. Añanako Gatza Baluarte Slow Food gisa katalogatuta dago, produktu natural, ekologiko eta kalitatezkoak sustatzen dituen nazioarteko mugimendu horrek egiten duen aitortzarik gorenena.
JATORRIA: Real Kalea, 42, 01426 Gesaltza Añana (Araba)
DISTANTZIA: 43 km
DESKRIBAPENA: Lehengaiaren jatorriari eta lurrunketa naturalari esker purutasun handia duten gatz-kristalak. Gatzuna 200 milioi urte baino gehiago dituzten gatz solidozko zainetatik ateratzen da.