HONTZA - Beltza - Viñedos Hontza
75 zl.
AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIAKO BAZKIDEEK
%10eko DESKONTUA dute PRODUKTU GUZTIETAN. Horretarako goiko menuan "bazkideentzako prezioa" hautatu beharra dago.
ORDAINKETA zuzenean BAZKIDE KONTU KORRONTE ZENBAKITIK egingo da, produktuak entregatu ondoren.
EROSKETA UNITATEA: 0.75 litroko botilak
EKOIZPEN MOTA: Kupela handian eta anforan 8 hilabetez ondua; naturala (filtratu gabe, sulfitorik gabe).
EKOIZLEA: HONTZA MAHASTIAK. Iker Garcia mahastizain familia batetik dator. Europako hainbat lekutan prestakuntza teorikoa eta praktikoa jaso ondoren, azkenean etxera bueltatzea erabaki zuen eta bere aitaren mahastiak ekoizpen ekologikora egokitzeari ekin zion. Gaur egun, jadanik 12 hektarea dira ziurtagiri ekologikoa dutenak. Bertako mahastiak 30 eta 90 urte artekoak dira. Ikerren proiektua nekazal-upategi artisau bat aurrera ateratzea da Labraza izeneko herri txikian. Orain arte, inoiz ez da ardoa merkaturatzen zuen pategirik izan bertan. Ondare natural eta kulturalarekin duen konpromisoak, lurraldearen tipikotasun adierazten duten ardo biziak sortzen lagundu dio, horretarako bizi eta ekoizteko modu egokia aukeratuz. Upategi honen ekoizpen sistema biodinamikaren printzipioetan oinarritzen da. Erabilitako prestakinak guztiz naturalak, homeopatikoak eta bertako inguruan jasoak dira. Ardogintza prozesuan printzipio berberak erabiltzen dira. Bertako legamiak azido eta sulfurosorik gabekoak dira, eta giza eskuhartzea ahal den neurrian txikiagotzen da..
BANATZAILEA: Biba Ardoak, euskal mahastizain ekologikoen kooperatiba
JATORRIA: Labraza (Arabar Errioxa)
DISTANTZIA: 141 km
DESKRIBAPENA: Ardo beltza
Barietateak: Tempranilloa, garnatxa beltza.