Añanako Gatza, Gatz fina (750 gr)

    2,97 € 2,97 € 2.97 EUR

    2,70 €

    Option not available

    This combination does not exist.

    Saskira gehitu

    750 gramoko poltsak.


    Banaketa Aiaraldea eskualdera mugatuko da (Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Okondo, Artziniega, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollora). Eskualdetik kanpoko eskaeren kasuan, eskatzailea hurbildu beharko da herri hauetako batera erosketen bila. 

    AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIAKO BAZKIDEEK

       %10eko DESKONTUA dute PRODUKTU GUZTIETAN. Horretarako goiko menuan "bazkideentzako prezioa" hautatu beharra dago.

       ORDAINKETA zuzenean BAZKIDE KONTU KORRONTE ZENBAKITIK egingo da, produktuak entregatu ondoren. 

     

    EROSKETA UNITATEA: 750 gramoko poltsak.

    EKOIZPEN MOTA: Artisaua eta naturala

    EKOIZLEA: Añanako Gatza  Gesaltza-Añana herri arabarreko Gatz Harana (Euskal Herria) leheneratze prozesu bete-betean dagoen ezohiko paisaia da, hamaika larrain, kanal, putzu eta biltegiz osatua. Bertan munduko gatzik onenetariko bat ekoizten da: Añanako Gatza, iturburuetatik datorren gatzunaren lurrunketa naturalaren emaitza. Bere kristalizatzeko era hiru faktoreren ondorioa da: eguzkia, haizea eta gatzarien teknika tradizionalak. Añanako Gatzaren bermerik onena kontsumitzaileen fideltasuna da; bai eta sukaldari ugariren babesa ere, izan ere, beren jatetxeetan erabiltzeaz eta haren kalitatea sustatzeaz gain, Añanako gatzagak leheneratzeko egiten ari den lanaren berri zabaltzen laguntzen dute. Gatz Haranak Kultur Ondarearen Europako Batasuna Sari Berezia / Europa Nostra 2015 Saria jaso zuen eta 2018. urtean Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) Mundu Mailako Nekazal Ondare Sistema Garrantzitsu izendatu zuen. Añanako Gatza Baluarte Slow Food gisa katalogatuta dago, produktu natural, ekologiko eta kalitatezkoak sustatzen dituen nazioarteko mugimendu horrek egiten duen aitortzarik gorenena.

    JATORRIA: Real Kalea, 42, 01426 Gesaltza Añana (Araba)

    DISTANTZIA: 43 km

    DESKRIBAPENA:  Betiko Iturburuko Gatza artisau-eran ehotuta gure eguneroko jakietarako. Martín Berasateguiren eskutik, produktu honek jakien zaporea areagotzeaz gain, gure gorputzak egunero behar dituen mineralak eta oligoelementuak ekartzen dizkigu: sodioaren $; kobrearen %7; burdinaren %0,5; zinkaren %0,5; eta manganesoaren %0,2.